Oñatz dantza taldeak bi dantza egin ditu Udaletxeko arkupetan; ikurrin dantza egin dute lehenengo eta gorulari mixtoa arku dantza gero. Segidan, herriko triki txarangak hartu du lekukoa, arkupetan pieza batzuk eskaini eta kalejiran joan dira, arkupetan zeuden herritarrak segidan zituztela. 14:00etan, kiroldegian zegoen bazkaltzeko hitzordua eginda, antolatzaileek emandako datuen arabera, 50 lagun bildu dira. Gauean, Gaztetxean, Oñatiko Bagauda taldeak kontzertua egingo du gaztetxean, 22:00etan.
Oñatiko Korrika batzordeko kideak, gustura dira herritarrek eta askotariko elkarteek aurre prestaketa lanetan egin duten ahaleginaz eta gonbitea luzatu dute, eguaztenean, Korrika txikian eta, nola ez, herria goizaldean zeharkatuko duen Korrika handian ere parte hartzeko: "Euskarak, egun baten lo gutxiago egiteak baino gehiago merezi du!" esanaz.