Badator Korrika 18 Oñatira. Eguenean helduko da, Udanatik, eta herria zeharkatu ostean, Arrasateko bidea hartuko du.
Udanatik Elorregira
Eguenean 03:33an helduko da Korrika 18 Udanara, eta hantxe egongo dira futboleko beteranoak lekukoa hartzen, horiek izango dira-eta Oñatiko lehen kilometroa eramango dutenak.
Udanatik Elorregira bitartean, 16 kilometro egingo ditu Korrikak eta herriko 20 eragilek eramango dute lekukoa: futboleko beteranoek, Elkar Hezik, San Martingo etxe okupatuak, ezker abertzaleak, Arranok, Antixena gaztetxeak, Oinarrik, Emakume taldeak, Urgain eskolak, herriko musika taldeek, Udalak, Oñatz dantza taldeak, LAB sindikatuak, Txantxiku ikastolak, Makalenak, Txantxiku Ikastola berriz, Garay, Txintxurreta, Ulma, Fagor, suhiltzaileak eta Ulma berriz.
Korrika Txikia eguaztenean
Bestalde, eguaztenean, Korrika Txikia egingo dute herriko ikasleek. Haur Hezkuntzakoek bakoitzak bere ikastetxean egingo du, eta hiru ikastetxeetako Lehen Hezkuntzakoek, berriz, txandaka eramango dute lekukoa Foruen plazatik aterako den ibilbidean zehar. 14:30ean izango da hori eta ondoren, txokolatea banatuko diete Pago Uso eta Makalena elkartekoek. Txorimaloak ere egongo dira.