Udalak bueltatu egingo ditu gazteleraz heltzen diren gutunak

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko martxoaren 16a

Autonomia estatutuan jasota dagoen euskararen koofizialtasuna bete dadin eskatzea erabaki du modu horretara, udal gobernuak. Gaztelera hutsezko gutunak itzuli ez ezik, adierazpen administratibo guztiak euskaraz jaso gura dituela jakinaraziko dio udalak igorleari.

Udalak bueltatu egingo ditu gaztelera hutsean jasotako eskutitzak. Autonomia estatutuan jasota dagoen euskararen koofizialtasuna bete dadin eskatzea erabaki du modu horretara, udal gobernuak.

Espainiako gobernu ordezkaritzatik gaztelera hutsean iritsi diren eskutitzen harira hartu erabaki hori udal gobernuak. Azken hilabeteetan idatzi eta errekerimendu ugari bidali dizkio Espainiako gobernu ordezkaritzak Oñatiko udalari, besteak beste, Madrileko gobernuak erabaki dituen murrizketen berri emateko, Espainiako bandera udaletxean jartzeko errekerimendua edota presoen Euskal Herrira ekartzeko eskatzen duen banderola kentzeko agindua. Autonomia estatutuaren 6.1 artikuluak dio euskarak Euskal Herriaren berezko hizkuntza izanik, hizkuntza ofizialaren maila izango duela Euskal Herrian eta bermatzen du idatzi ofizialak bi hizkuntzatan eskuratzeko eskubidea.

Gaztelera hutsezko gutunak itzuli ez ezik, adierazpen administratibo guztiak euskaraz jaso gura dituela jakinaraziko dio udalak igorleari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak