Fiare zer den azaldu dute

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko martxoaren 14a

Fiareko estatuko zuzendari nagusia izan da aurkezpenean, Juan Garibi. Udala eta parrokia Fiareko bazkide egin dira.

Fiare banka etikoa zer den azaldu zuten eguazten iluntzean kultura etxeko zinema aretoan. Fiareko zuzendari nagusi Juan Garibi bizkaitarra izan zen aurkezpen ekitaldian, Juancar Olaeta, Fiareko Debagoieneko boluntario taldeko kidearekin eta Jokin Astigarraga Fiareko bazkidearen ondoan. Horiez gain, Josean Larrañaga parrokoa eta Mikel Biain alkatea ere egon ziren, biak dira-eta Fiareko bazkide; udalak ahobatez hartu zuen erabakia.

Fiaren sartzeko gonbidapena
"Ni konturatu nintzen ez dugula jakiten bankuek non sartzen  duten gure dirua. Batzuk armagintzan sartzen dute eta beste batzuk, adibidez, ingurumenari kalte egiten dioten proiektuetan. Nik nahiago dut bide etikoetara bideratzea, eta horregatik egin naiz Fiareko bazkide", kontatu zuen Jokin Astigarragak. "Gure helburua ez da orain jende denak dirua duen tokitik ateratzea, baizik eta erakustea badagoela beste banku mota bat, etikoa dena, eta animatu gura ditugu diru kopuru txiki bat, momentuan behar ez dutena, Fiaren sartzea, ikusteko zer pasatzen den", argitu zuen Juan Garibik. "Izan ere, nominako sei euro bidezko merkataritzara bideratu arren hilero, nora doaz gainerakoak?", galdetu zuen Garibik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak