Oñatiko Ganbara Abesbatzaren kontzertua bihar Oñatin

Ruben Cuesta 2013ko martxoaren 14a

Bihar, egubakoitza, izango da kontzertua, 20:30ean, Oñatiko Santa Ana antzokian, eta epe laburrera parte hartuko duten bi lehiaketetarako –Zaragoza eta Austria– prestatzen ari diren abestiak kantatuko dituzte. Kontzertu berezia izango dela aurreratu dute abesbatzatik eta ikustera joateko dei egin diete herritarrei.

Oñatiko Ganbara Abesbatzak Ejea de los Caballeroseko (Zaragoza) lehiaketan parte hartuko du, apirilaren 6an eta 7an, eta baita Spittal-en (Austria) izango den sariketan ere, uztailaren 4an eta 8an. Biharkoa Ejea de los Caballeroseko lehiaketa aurretik emango duten azkenengoetariko kontzertua izango da, eta ikustera joatera animatu dute jendea, kontzertu "berezia" izango delako. 

Biharko kontzertuaren programa honakoa da: 

  1. Despedida (E.Sanz) 
  2. S'ha feito de nuey (Arm: J.Busto)
  3. Water Night (E.Whitacre)
  4. Mendekoste Phestetan! (J.Bello Portu)
  5. Iluxit Nobis Hodie (A.Alcaraz)
  6. Cantate Domino (C.Monteverdi)
  7. Sanctus-Benedictus (J.Vila)
  8. Gloria (V.Miskinis)
  9. Segalariak (J.Elberdin)
  10. Neure maitena (I.Mocoroa)
  11. Akerra ikusi degu (J.Guridi)
  12. Sleep (E.Whitacre)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak