Artzain Eskolak ikastaro amaierako ekitaldia ospatuko du bihar

Ane Miren Etxeberria 2013ko martxoaren 13a

Egunenean, martxoak 14 goizeko 11:30tatik aurrera artzainen heziketa-jardueraren XVI. Ikastaroaren amaierako ekitaldia ospatuko dute. Ekitaldia Gandiaga Topagunean izango da.

Artzain Eskolak 16 urte daramatza artzainei heziketa eskaintzen, tokiko ardi arrazaren defentsa egiten eta animalia eta ingumenarekiko errespetua bultzatzen. Aurtengo ikasturtean, 8 ikaslek amaitu dute arrakasta osoz heziketa zikloa.

Ekitaldian, urtearen balantzea egingo dute eta bertatik pasatako ikasleen profila, laneratze tasa eta beste zenbait datu eskainiko dira.

Bestalde, Juana Irastorza, Felix Goiburu eta Karmele Murua artzaiei egingo zaie omenaldia, eta baita Idiazabal Jatorri Izendapeneko Elkarteari, Idiazabal gaztaren inguruan egindako promozio eta balio erantsiaren inguruko lanagatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak