Banka etikoa egungo krisiaren eta bankuen eta aurrezki-kutxen jokabidearen aurrean proposatutako beste aukera bat da; ekonomia alternatiboko sareak dira banku etikoak. Aurrezki- eta kreditu-kooperatiba den Fiare erakundea lanean aritu da mugimendu hau bultzatzeko eta gaur egungo bankuek herritarron dirua zertan inbertitzen duten erakusteko.
Hitzaldiaz gain, Debagoieneko Fiare taldeari buruz Oñatiko Udalak eta beste erakunde batzuek FIARErekin hitzartu duten lankidetza-akordioaz ariko dira hitzaldian, erakunde-ordezkariak bertan direla.