'Ligua Nabajorum' antzezlana bihar Oñatiko gaztelekuan, Korrikaren barruan

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko martxoaren 14a

Mikel Martinez eta Patxo Telleria aktoreek osatzen duten Ez Dok Hiru Bikoteatro taldeak ekarriko du Lingua Nabajorum (Euskararen historia txoroa) antzezlana egubakoitzean gaztelekura. Korrika kulturalaren egitarauan sartzen da. 22:30ean hasiko da eta sarrerak zortzi euro balio du.

Patxo Telleriak idatzi du Lingua Nabajorum, bi aktoreen arteko elkarrizketa absurdoa, azkarra eta ironiaz betea. Bi pertsonaiek euskararen historiaz eta jatorriaz egiten duten interpretazioak ikus-entzuleen barreak eragingo dituzte, ezinbestean. "Historian zehar euskaldunak beti ibili dira borrokan, bai kanpokoekin eta baita euren artean ere. Gure teoriaren arabera, borroka horien ondorioz sortu eta garatu da euskara. Borrokaldi bakoitzaren ondoren aldaketaren bat izan da hizkuntzan. Beraz, ziurta dezakegu euskara beti egongo dela garatzen, kontuan hartuta euskaldunok, era batera edo bestera, elkarren aurka borrokatzen jarraituko dugula". Teoria absurdo horretatik abiatuta, aktoreek puntako une historikoen erakustaldi eroa egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak