Aurten ere antolatu du gaztelekuak karting irteera. Martxoaren 23an izango da irteera hori Gasteizera, baina joan gura duenak aurretik eman behar du izena. Horretarako azken eguna da martxoak 15, egubakoitza. Aurreko edizioetan bezala, aurten ere bi zatitan banatuko da irteera. Lehenik, bide-hezkuntza saioa egingo dute gidatzeko arautegia eta kontuan hartzekoak ondo barneratzeko, eta bigarren zatian gidaketa librea egingo dute. Irteerara joateko, beharrezkoa da gurasoen baimena. Bazkaltzekoa norberak eramango du.