Arrikrutz, uraren taupadak dokumentalak 20 minutu irauten ditu eta Gesaltza-Arrikrutz eta Jaturabeko galeriak erakusten ditu. Imanol Biain eta Kepa Aranburu dira egileak eta bi urtetan ibili ziren dokumental honetan erabili duten materiala grabatzen. Palentzian egin zuten Cuevatour kongresuan aurkeztu zuten lan hori iazko urrian.