Urbasako inguruak bisitatzeko parada izango dute datorren domekan, hilak 17an Aloña Mendi elkarteak antolatutako mendi irteeran parte hartuko duten mendizaleek. Irteera goizeko 8tan izango da Postetxe parean eta izen-emateko Aloña tabernara joan beharko da martxoaren 14a aurretik.
Bazkideek 9 euro ordaindu beharko dute, ez bazkideek aldiz, 12 euro eta langabetuek 5 euro.
Ibilbidea Lizarraga gainean dagoen Zunbeltz bentan hasiko da, zuzenean Dulantz tontorrera abiatu eta bertatik Pilatos Balkoiko amildegira hurbilduko dira. Ondoren, Urederraren sorburura iritsi eta bukatzeko Bakedano herrira jaitsiko dira. Guztira, 20 km inguru, 600m ko desnibelarekin, 5 – 6 ordutan egiteko ibilbidea izango da.