Aloñak bana berdindu zuen Touringekin

Mireia Bikuña 2013ko martxoaren 10a

Oñatiarrek atsedena baino lehen berdindu dute partidua, Josu Juaristik egindako golari esker. Bigarren zatian, nahi eta ezin ibili dira. Hurrengo domekan, partidu erabakigarria dute Zarautzen kontra, Azkoagainen. Irabaziz gero, maila mantentzeko urratsa garrantzitsua emango dute.

Lehen zatian, Touring gehiago izan zen. Oñatiarrak zelaian tokia topatu barik ibili ziren, baina erasoan eta baita defentsan ere. Gainera, 20. minutuan kontrako gola jaso zuen Azkargortaren taldeak. Dena den, ez zuten etsi, eta atsedeneraren aurretik, 45. minutuan, berdinketa lortu zuten, Josu Juaristik egindako golari esker.

Bigarren zatian indartsu irten ziren oñatiarrak. Baina, minutuetan aurrera egin ahala, indarra galdu zuten, eta azken minutuetan, nahi eta ezin ibili ziren.

Hiru partidu maila mantentzeko

Aloñaren egoera ez da larria, baina lehenbailehen irabazi behar ditu hiru partidu maila ziurtatzeko. Lehena, hilaren 17an, berriro ere Azkoagainen, Zarautzen kontra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak