Bolada txarrekin bukatu du Natra Oñatik, Estelari irabazita

Mireia Bikuña 2013ko martxoaren 10a

Otsailean jokatutako lau partiduak galdu ostean, partidu inportantea irabazi zuten oñatiarrek: 77-68. Lehen zatian etxekoek menderatu zuten lehia. Hirugarren tartea, 13 puntuko aldearekin bukatu zuten. Azkenengoan baina, nafarrak lau puntura ipini ziren. Epaileek adierazitako teknika baliatu zuten partidua erabakitzeko.

Santurtzi, Salamanca, Zornotza eta Burgosen kontra galdu ostean, behar-beharrezkoa zuen garaipena Natra Oñatik. Lehen lekuan jarraitzen zuten, baina puntu bateko abantailarekin.

Estelaren kontra, beste aurpegi bat erakutsi zuen taldeak: defentsan indartsu eta errebote lanetan fin, eta erasoan puntuak eginez. Hori horrela, 13 puntuko errentarekin bukatu zuten hirugarren tartea: 65-52. 

Laugarrenean, nafarrak lau puntura ipini zirenean, urdusitasuna agertu zen Zubikoan. Estelako Lombera jokalariari adierazitako teknikaren abantaila baliatu zuten, partidua erabakitzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak