Bilboko gizonaren heriotza salatu zuten Oñatin

Monika Belastegi Aranzabal 2013ko martxoaren 10a

Oñatiko Krisiaren Aurkako plataformak deituta, elkarretaratzea egin zuten zapatu eguerdian zenbait lagunek Oñatiko Foruen Plazan. Heriotza gehiagorik ez! aldarrikatu zuten.

Modu horretan, Bilbon bere alokairuzko etxea desjabetzera zihoazenean bere buruaz beste egin zuen 50 urteko gizonaren heriotza salatu zuten. Oñatiko Udal Gobernu Taldeak ere atxikimendua erakutsi zion plataformak egindako  deialdiari.

Sinadurak batuko dituzte

Bestalde, Debagoieneko Kaleratzeak Stop plataformak sinadurak batzeko kanpaina ere abiaraztear da. Kreditua amaitzen ari zaizue lelopean, hilaren 14an Sebero Altuben egongo dira, 19:00etan sinadurak batzen. Sinadura horiekin gero, "egoki deritzogun banketxeetara joango gara", esan dute plataformakoek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak