Berdintasunaren alde, korrika

Ander Monedero 2013ko martxoaren 9a

Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko eta bedintasuna aldarrikatzeko lilatoaia egin zuten atzo Oñatin. Herrian zehar, 4 kilometroko ibilbidea egin zuten eta, bertan, herriko emakume zein gizonek parte hartu zuten.

Parte hartzaile guztiek batera egin zuten lasterketa, beraz, ez zen irabazlerik izan, baina Oñatiko emakume sarearen esanetan, berdintasuna aldarrikatzeak zuen garrantzia ez nork irabazi. Lasterketaren bukaera, Emakume sareak Martxoaren 8rako prestatutako aldarrikapena irakurri zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak