Hasi dira koloretako zakarrontziak jartzen Oñatin

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko martxoaren 8a

Ikastetxe eta eraikin publikoen ondoan jarriko dituzte orain, eta gero kale eta auzoetan. Batzuk birziklatutakoak dira, eta beste batzuetan pegatinak jarriko dituzte jakiteko zein hondakin bota behar den.

Hasi dira koloretako zakarrontziak jartzen herriko hainbat puntutan. Aste honetan bertan, Azkoagainen eta berdura azokatik Txantxiku ikastolara bitarteko bidean jarri dituzte, eta datozen egunetan gehiago jarriko dituzte.
Lehen fasean, herriko ikastetxeen ondoan, udal eraikinen bueltan eta herriko kirol instalazioetan jarriko dituzte, eta bigarren fasean jarriko dituzte herriko kale, plaza eta auzo ezberdinetan.

120 zakarrontzi berritu

Herrian 420 zakarrontzi daude guztira eta horietatik 120 kendu dituzte orain arte. Horiek txukundu eta margotu egin dituzte, lau koloretan, eta dagoeneko herriko hainbat puntutan jartzen hasi dira. Horiek jarri ahalaz, kendu egingo dituzte beste batzuk, birziklatu ostean berriro kalean jartzeko. Denak, baina, ez dira berdinak izango. Lehen fase honetakoak, adibidez, horiz, urdinez, marroiez eta grisez margotutako zakarrontziak dira; bigarren fasean jarriko dituzten askok, ordea, pegatina bat izango dute barrura zein hondakin bota behar den adierazten duena. Birziklatze lanak Osiñurdinen dagoen Errekabarren enpresak egin ditu, eta inprenta lanak, berriz, Zubillagako Gertu lantegiak. Oraingoz, toki batzuetan lau zakarrontzi jarriko dituzte elkarren segidan, eta beste leku batzuetan, bi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak