Gizakiaren eboluzioaren erakusketa, arrakastatsua

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko martxoaren 7a

Natur eskolak antolatu du eta domeka, hilak 10, da zabalik egongo den azken eguna; 18:00etatik 20:00etara, kultura etxean.

Gizakiaren eboluzioa eta arkeologiaren ibilbidea Gipuzkoan jasotzen duen erakusketak herritar asko erakarri ditu.
Duela 3 milio urte Afrikan sortu zen Australophitecus Afarensis gizakitik duela 150.000 urtetik hona ezagutzen dugun Homo Sapiens-erainoko eboluzioa erakusten du batetik, tamainu errealeko posterrekin. Bestetik, Gipuzkoan egindako lehen aurkikuntza arkeologikoak zeintzuk izan ziren eta ordutik hona aztarnategietan egindako lana nolakoa izan den azaltzen du, esaterako. Animalien buruhezurrak, argazki zaharrak, Altxerriko margoak, aztarnategi baten irudikapena eta marrazkiak batzen ditu, besteak beste.

Burgosera irteera
Bestalde, 40 lagunek eman dute izena asteburuan Burgosera egingo duten irteerarako. Atapuercako aztarnategia bisitatuko dute, besteak beste.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak