Preso egondako hiru emakumerekin solasaldia egin zuten Oñatin

Amaia Txintxurreta Guridi 2013ko martxoaren 7a

Bi bergarar, Maite Guridi eta Aitziber Plazaola, eta Amaia Arrieta arrasatearrak kontatu zuten euren esperientzia eta moderatzaile lanetan egon zen Larraitz Ugarte. Oñatiko emakume asanbladak antolatuta, kultura etxean egin zuten solasaldia eta bertaratutakoek adi-adi entzun zuten preso egondakoen esperientziak.

Preso egondako emakumeek kontatu zuten orokorrean kartzelak gizonendako eginda daudela eta sentitu dutela lehentasuna gizonezkoek zutela.

Maite Guridik adibidez kontatu zuen bera 1995ean irten zela kartzelatik; denboraldi bat Jaenen egon zela eta Karabantxelen ere izan zela beste denboraldi batez. Jaeneko espetxea gizonezkoena dela azaldu zuen, emakumeendako modulu bakarra dagoela eta lehentasun guztiak gizonezkoek zituztela esan zuen. Karabantxeleko kartzela, berriz, emakumeena zen eta funtzionatzeko modu desberdina zutela azaldu zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak