Martxoaren 16an, hurrengo zapatuan, egingo da Korrika asteburua Oñatin. Eguerdian bazkari herrikoia egingo da Berdura azokan, eta txartelak dagoeneko salgai daude Gaztelekuan, Pake Lekun, Onan, Arranon eta Ongin; zortzi eurotan langabe eta erretiratuendako eta 12 eurotan langileendako. Musika, dantza, material salmenta eta herri kirolak ere izango dira.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.