Krimen bortitzen gaineko hitzaldia Oñatin

Goiatz Arana Begiristain 2013ko martxoaren 6a

Datorren martitzenean, martxoak 12, 18:30ean, Oñatiko Lege Soziologia Institutuko zuzendari ohi Rogelio Pérez-Perdomo krimen bortitzen gainean arituko da, Unibertsitate Zaharrean emango duen hitzaldian: 'Crimen violento: ¿Quiénes lo cometen? ¿Cómo se controla?' da hitzaldiaren izenburua.

Oñatiko kasuaz ariko da hitzaldian, 1992an Thamara Santosek idatzi zuen artikulu baten harira: La Autorregulación Comunitaria: El excepcional Caso de Oñati, –Institutuko liburutegian eskuragarri. Perez-Perdomo irakasleak, 1992tik hona, egoera aldatu den edo Santosek esandakoa oraindik baliozkoa den aztertuko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak