From THE JAM eta PLAN B taldeak Oñatiko gaztelekuan

Ane Miren Etxeberria 2013ko martxoaren 6a

Egubakoitz honetan The Jam talde mitikoaren abestiak zuzenean entzuteko aukera izango da Oñatiko Gaztelekuan. Hitzordua gaueko 22:30tan da eta sarrerak 10 euro balio ditu. Talde honekin batera Plan B talde donostiarra ere izango da.

Bruce Foxton baxujoleak gidatuta From The Jam taldearen In the City, This is the mordern world, The Gift.. diskoetako abestiak joko dituzte.

Beraiekin batera Plan B talde donostiarra izango da. Punrockeroak dira eta abesti berriak joko dituzte kontzertuan.


Sarrerak erosteko lehiatilan bertan edota http://barrabarra.eu/events/buy/473 webgunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak