Arropak, betaurrekoak, lentzeria, dekoraziorako elementuak, ehungintza, lorak, kirola egiteko materiala ... denetariko eskaintza egongo da egubakoitzean eta zapatuan egingo den outletean. Komertzio bakoitzak bere aurrekaldera aterako ditu produktuak, batzuk, baina, udaletxe alboan dagoen Sustrai frutadendaren arkupetara eta Etxaluzeko aterpetara eramango dituzte produktuak.
Dendetako ordutegian egingo da outleta:
- egubakoitza, martxoak 8: 10:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 20:00etara
- zapatua, martxoak 9: 10:00etatik 13:00etara
Batukada
Egubakoitzean, gainera, kale animazioa egongo da Zumaiako Dardarada batukadarekin, 18:00etatik 20:00etara.
Parte hartuko duten komertzioak dira: Bellotza loradenda, Beloki Iturgintza, Mendizabal Kirolak, Baio erropa denda, Urrutia erropa denda, Ni moda, Maibi etxeko ehungintza, Alzu, Urtaza Mertzeria, Arantxa Mertzeria, Chic moda, Arkauz optika, Olalde zapatadenda, Sua bitxitegia, Haritza, Itziar optika, Ane haur erropa denda, Aramburu pinturak, Juanitosa, D´or estetika eta Kuttun lentzeria