Lur azpiko kontinentean 250 lagun barneratu dira Koben egunean

Maider Arregi 2013ko martxoaren 4a

Ikerne Altubek, Oñatiko garapen eta turismo agentziako arduradunak, balorazio positiboa egin digu: "Horrelako Koben Egunak, harrera ona izaten du; eta gaur, eguraldi onari esker, 250 lagun inguru etorri dira Arrikrutzera; beraz balorazioa oso positiboa da". Gipuzkoa nahiz Bizkaikoak, toki askotako jendearekin topo egin dugu kobako atarian. Asteleheneko Goienan izango dituzue irakurgai bisitarien hitzak.

Altubek azpimarratu digu, koba guztietako bisitak kontuan hartuta, guztira 2 mila lagun pasako direla Koben egunean.

Ipuin musikatua

Patxi Zubizarreta eta Peio Ramirezek 53. galerian ipuin musikatu goxoa eskaini zuten eguerdian. Atxaga eta Joxe Arratibel hitzei esku soinuaren eta txeloaren melodia gehitu zieten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak