Azoka nola joan ikusirik eta egindako salmentekin, pozik geratu dira mintegietakoak, eta izan da emaitza on horretan bi ospakizun leku eta eta ordu berean egiteak eragina izan duela esan duenik ere.
Zuhaitzetan, fruta-arbolak oso ondo saldu dira –sagar, gerezi edo intxaurrondoak, kasu–; eta loreei dagokienean, erosleek denetik eraman badute ere, lore gogorrak –primula, kamelia, aromatikoak– lehenetsi dituzte, udaberrikoen aurretik.
Eguraldia ere bikain portatu da, eta alaitasuna, kolorea eta bizia eurekin daramaten lore eta landareek are gehiago egin dute dirdira gaur.
Bihar, domeka, Zuhaitz Eguna
Zuhaitz Azoka, gaur; eta Zuhaitz Eguna, bihar. Horren barruan, zuhaitz landatzea deitu du Natur Eskolak: 120 zuhaitz landatuko dituzte Kasablankatik Ulmara bitartean egin duten bidegorrian. Horietatik 50 basoko fruta-arbolak izango dira, eta zumarrak eta haritzak ere landatuko dituzte.