Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko ekitaldi bat baino gehiago antolatu dira Oñatin datozen egunetarako.
Esaterako, Oñatiko lehenengo lilatoia antolatu du herriko emakume sareak martxoaren 8rako. Andraitz feminista taldeak eta Abixaran taldeak dei egin dute parte hartzeko. Lau kilometroko ibilbidea izango du lasterketak, eta Foruen plazatik abiatuko da 18:00etan.
Herriko emakumeen argazkia eta bazkaria
Hilaren 9an, berriz, herriko emakumeen argazkia aterako dute Foruen plazan, 13:00etan eta 14:00etan, Oñatiko emakumeen bazkari erraldoia egingo dute Zubikoa kiroldegian. Txartelak dagoeneko salgai daude herriko hainbat tabernetan: Artxubin, Arranon, Pake-Lekun eta Aloña Mendin. Langabetu, ikasle eta erretiratuendako, 8 eurotan; langileendako, 12 eurotan.
Udaleko berdintasun sailak antolatuta, berriz, hilaren 9an Pottola antzezlana ekarriko dute Santa Anara eta 13an eta 14an hitzaldiak egongo dira, hizkuntza sexistari eta ekonomia eta emakumeari buruz. Martxoaren 8an, bestalde, ikasleendako filma eskeiniko dute 12:00etan kultura etxean. Gainera, astelehenean hasiko da mendekotasun emozionala edo autonomia landuko duen tailerra eta martxoko zineklubean eta Ostegun Kontalariak ekimeneko filma eta ipuina ere bereziki aukeratuak izango dira.