Etxe tutelatuekin eztabaida, osokoan

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko martxoaren 1a

Bestetik, 197/2006 dotrina bertan behera uztea eskatzeko eta Xabin Usandizabagari elkartasuna eskaintzeko mozio onartu zuten alde biek; baita adierazpen insituzionala ere Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira. Azkenik, San Lorentzo futbol zelai berriaren araudia eta tasak ere onartu zuen udalbatzak.

San Martingo etxebizitza tutelatuak izan ziren otsaileko osoko bilkuran eztabaida sortu zuen puntua. Hutsik dagoen San Martingo orube baten etxebizitza tutelatuak egitea proposatu zuen Bilduk, baina EAJk kontrako botoa eman zuen, "gaia batzordeetan landu barik, presaka edo inprobisatuta" aurkeztu zuelako udaleko gobernu taldeak.  

Etxe tutelatuak
Aurreko legealdian San Martin gunean egindako promozioen lur aprobetxamendua gizarte zerbitzuetara zuzendutako sei etxebizitza komunitarioak egiteko izango zela onartu zuten. Hori aldatzea proposatu zuren Bilduk egueneko osoko bilkuran. "Iruditzen zaigu beste orube hori aprobetxatuta, sei etxebizitza eraiki ordez 12 egin ahal izango direla, 40 metro koadro ingurukoak, horrela herritar kopuru zabalago batengana iritsiz", azaldu zuen osokoan Mikel Biain alkateak. "Aldundiari ere egin diogu kontsulta eta Zarautzen izan ginen, hango eredua ikusten. Aproposa iruditu zitzaigun Oñatin aplikatzeko".

EAJko Lourdes Idoiagak azaldu zuen oposizioak ez duela informazio hori jaso. "Hau ikusita, ados egongo ginateke, baina lan hori guztia ez da batzordeetan landu", zehaztu zuen.

San Lorentzo futbol zelaiko araudia

Horrez gain, Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, adierazpen instituzionala onartu zuten alde biek. Baita 197/2006 doktrina bertan behera uzteko eskaera eta San Lorentzo futbol zelaiko araudia. Alokairu zerbitzuan erabili ahal izango dute futbol zelai hori oñatiarrek. Larraña institutuak, gainera, ikastetxeko aldagelak erabilera publikorako ere utzi ditu, eskola orduetatik kanpo, beti ere. Beraz, futbol zelaia ez ezik, aldagelak eta argia ere alokatu ahal izango ditu instalazio hori erabili gura duenak.

Alokairu horren tasak ere onartu zituzten, bide batez. Adina kontuan izanda, bi tasa ezberdin adostu dira:

  • 18 urte azpiko abonatuek, adibidez, 17 euro  ordainduko dute futbol zelaia erabiltzegatik, 15 euro aldagelak eta 7,50 argia. Ez abonatuek: 27 euro futbol zelaia, 22 aldagelak eta 7,50 argia.
  • 18 urtetik gorako abonatuek: 30 euro futbol zelaiagaik eta 40 ez abonatuek. Aldagelen eta argindarraren prezioa berdina izango da.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak