Gantxilloz apainduko dituzte Oñatiko plazako zuhaitzak gaur

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko martxoaren 2a

'Urban knitting'-a egingo dute gaur goizean –zapatua– Foruen plazan. Hau da, gantxiloz apainduko dituzte herriko plazako zuhaitzak. Artzain egunaren barruan egingo dute. Debagoieneko Krotxeters taldeko kideen eskutik dator ekimena eta gantxiloa egiten dakiten oñatiar guztiak daude gonbidatuta ekimen horretan parte hartzera.

Orratza eta haria erabilita kaleko elementuak apaintzean datza urban knitting delako filosofia. Euskal Herriko hiriburu ezberdinetan ikusi izan dira horrelako ekimenak, eta gaur Oñatin ere egingo dute.

Debagoieneko Kroxeters taldearen ekimena izan da. "Gantxilloa, artilea eta orratzak eskuetan hartu eta elkarrekin egon eta gustukoak ditugun eskulanak egiteko elkartzen gara taldean. Puntua, gantxilloa edo orratz lanak egitea gustatzen zaion bailarako edonor izan daiteke kide", dio Arantzazu Lagunilla taldeko kideak. "Oñatin Artzain eguna egingo dela aprobetxatuta, Mankomunitateari azaldu genion gure ideia, ondo iruditu zitzaion eta hantxe egongo gara Oñatiko plazako zuhaitzak gantxiloz apaintzeko", jarraitu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak