Mikel Biain alkateak argitu duen bezala, balorazio posiboa egiten du Udalak herritarrengandik jasotako erantzunari dagokionez, "nahiz eta zorionez ez dugu behar handirik izan".
Joan den egubakoitzean batzarra egin zuten udaletxean udal langileak herriko gune bakoitzeko boluntarioekin. Elurteetarako udalak duen protokoloa azaldu zitzaien eta boluntarioek zein paper jokatu beharko luketen; batez ere, behebarruetatik udal langileek garbitutako bide nagusira arteko zatia garbitzea.

Guztira 40 herritarren eman zuten izena udal langileei laguntzeko. Herria lau gunetan banatu zuten eta auzolanerako hitzorduak ere adostu zituzten: 09:00etan, 12:00etan, 15:00etan eta 18:00etan; ETEOn, gaztetxean eta udaltzaingoan.
