Astean jakingo dute Elkar Heziko ikasleek bigarren fasera pasa diren edo ez

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko otsailaren 27a

Otsailak 23an Elkar Heziko DBHko zazpi ikaslek European Youth Parliamentek Bilbon antolaturiko Batzar Orokorrean parte hartu zuten. Sudaneko egoerari buruzko resoluzioa aurkeztu eta defendatu behar izan zuten eta beste taldeek egindakoak eztabaidatu, guztia, ingelesez. Astean zehar jakinaraziko dute zazpi taldeetako zein hiru pasako diren bigarren fasera.

Elkar Hezi ikastetxetik jakinarazi duten moduan, esperientzia oso aberasgarria izan da. Ikasleak gogor aritu dira lanean azken hilabetean gaia lantzen eta batzarrean honen fruituak agertzeko aukera izan dute: gai gatazkatsu errealak modu kritikoan landu, konponbideak proposatu, besteen proposamenak rebatitu eta alternatibak planteatu... eta hau guztia ezagutzen ez zituzten beste gazte nahiz helduen aurrean eta ingeleraz. Talde bezala bikain aritu dira, konplizitate handiz. Ingelesez komunikatzeko sekulako maila erakutsi dute. Planteatzen ziren gaiak eztabaidatzeko eta argudiatzeko gaitasuna ere galanta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak