Koben eguna ospatuko dute domekan Arrikrutzen

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko otsailaren 26a

Prezio erdia izango du domekako sarrerak. Patxi Zubizarreta eta Pello Ramirezek ipuin musikatuak egingo dituzte. Zozeta ere egongo da ... Eta martitzenean, 'Uraren taupadak' dokumentala emango dute kultura etxean.

Arrikrutzek ere IV. Koben Eguna ospatuko du domekan, Euskal Herriko bete zazpi kobekin batera. Eta ospakizun horretarako egitarua hauxe da:

  • Sarrerek prezio erdia izango dute (helduak 4,50 euro; 5 urtetik gorako umeek 3 euro; 4 urte arteko umeek, doan)
  • Ipuin musikatuak 12:30ean eta 16:30ean. Izena eman behar da aurretik: 943 08 20 00. 
  • 'Uraren taupadak' dokumentala: martxoak 5, martitzena, 19:00etan kultura etxean. AMETek egingo dio sarrera dokumentalari. Kepa Aranburu eta Imanol Biain egileak ere han izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak