Domekan, 9:30ean, saiakera egin arren, elurraren ondorioz, Arrano-Aitzera ezin igo geratu ziren 4x4 ibilgailuekin bertaratzen saiatu zirenak. Ondorioz, oinez igotzen animatu zen lagun taldeak ere buelta hartu eta ospakizuna eta omenaldia herriko Arrano elkartean egin zuten. Dantzariek aurrezkuarekin omendu zituzten gaurko eta atzoko gudariak. Ondoren, denendako salda eta txorizoa, nahi adina izan zen Arrano Elkartean. 60 lagun inguru batu zen aurtengo Arrano-Aitz eguna ospatzeko.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.