Elkar Hezikoek kontatzen dutenez, lan handia egin dute ikasleek zapatuko saioa prestatzeko. Eztabaida ingelesez egin zuten, gainera. "Talde bezala bikain aritu dira, konplizitate handiz. Ingelesez komunikatzeko sekulako maila erakutsi dute. Planteatzen ziren gaiak eztabaidatzeko eta argudiatzeko gaitasuna ere galanta", diotenez.