Atzo ardo dastaketa jendetsua egin zuten. Bertan Remirez de Ganuza upategiko lau salda ezberdin ezagutu zituzten Eduardo Andres upategiko ordezkariaren azalpenak entzun bitartean. 50 pertsona inguru batu ziren dastaketarako, eta goraino bete zen horretarako prestatuko lekua.
Langileekin ere bai
Gaur aldiz, jabeen gertukoak eta urte hauetan Etxe-Aundin lanean ibili izan diren hainbat pertsona elkartu dira iluntzean egin duten cocktail berezian. Bertan, Ramon Murillo eta Margarita Romariz jabeek eta euren senar eta emazteek lore sortak, zapiak eta txapelak jaso dituzte eta ohorezko aurreskua ere egin diete. Murillori gainera, aurten 65 urte betetzen dituenez, opari berezia egin diote, erloju bat.