Jaiari hasiera emateko, Oñatiko Oñatz dantza taldeko kideek aurreskua egin zuten eta, ondoren, Dominikarrek Karibeko irlaren dantza tradizionala erakutsi zuten. Horren ostean, salsa, bachata eta bestelako erritmoak dantzatu zituzten, umeentzako marrazki lehiaketa egin zuten eta herri osoari irekitako bazkaria ere egin zuten.
Dominikar kultura hurbildu
Ekitaldi honekin, "aberriaren independentzia" ospatzeaz gain, Sierra Maestra elkarteko kideek euren kultura herrian ezagutzarazteko helburua zuten.