Natra Oñatik eta Zornotziak 18:00etan jokatuko dute EBAko partidua. Helduek bi euro eta umeek euro bat. Gainera, EBA mailako partidua ikustera doazenek Natrak emandako txokolatea eta Eroskik emandako opila jateko aukera izango dute, euro baten. Urdaiazpikoaren zozketan batutako dirua ere Ademgi elkartearendako izango da.
Zapatu goizean, 12:00etan, esklerosi anizkoitzari buruzko hitzaldia egingo dute kultura etxean. Neurologo batek, esklerosi anizkoitza duen oñatiar batek eta Asier de la Iglesiak berak parte hartuko dute berbaldian. Irekia izango da herritarrendako.