Fitness jaia egingo dute bihar, zapatua, goizean Zubikoan. Jai berezia izango da, hiru proba eskeiniko dituelako. Horrela, Ezetz egin hirurak??? lelopean egingo dute, kirolariei erronka luzatuz.
Gimnasia armonikoa, bosu tonifikazioa eta fit bike-a egingo dituzte biharko jai horretan. Saio bakoitzak ordubeteko iraupena izango du, eta gidatuak izango dira. Lehenengoa 10:00tan hasiko da, bigarrena 11:00etan eta hirugarrena 12:00etan. Parte hartzeko izena eman behar da kiroldegiko harreran, eta zein saiotan parte hartuko den ere zehaztu behar da. Kirol ekintzetan parte hartzen dutenendako doan izango da; ikastaroetara joaten diren ez bazkideek lau euro ordaindu beharko dute eta bazkide ez direnek eta ikastaroetan parte hartzen ez dutenek, berriz, zortzi euro.
Bestalde, martxoan kirol ezberdinetan izena emateko asmoa duten herritarrendako hastapen astea hasiko da astelehenean.