Antzerkizale sutsuentzako erronka intelektual jostaria

Jon Berezibar 2013ko otsailaren 18a

'Publikoari gorroto' aurkeztu zuen atzo, domeka, Ander Lipusek, Oñatin. Bere konpainia propioarekin, Huts Teatrorekin, muntatu duen lehen lana da 'Publikoari gorroto' eta izenburuak begitantzen duen adinako ur handi eta trumiletan sartzen da Lipus Xabier Mendiguren Elizegiren testua hartuta. Oholtzan Miren Tirapu eta Iñaki Ziarrusta zituen alboan Lipusek, atzo, Oñatiko Santa Anan. 

Teatroaren barnean antzeztutako teatroa da Publikoari Gorroto, Lipusek hain ohiko duen moldean, eta umore, trama ala garapen printzek haren sormen unibertsoaren joko-arauen musikarekin aginduetara egiten dute dantza. Ikusleari dagokio erritmoa igarri eta oholtzaren gainekoaren aurrean errenditzea. 

Tirapu eta Ziarrustaren erronka ere ez da makala, geroago eta ezagunagoa egiten dabilen Manex Funchen aktore zuzendaritzaren gidaritzarekin, Publikoari gorroto ia ariketa guztiz intelektuala da, soilik, antzerkizale sutsuenentzat eskura dagoena, agian. Forma betean jarraitzen du Lipusek, argi denez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak