Natrak gutxigatik (71-70) galdu zuen Salamancan

Goiatz Arana Begiristain 2013ko otsailaren 18a

Blankoren mutilek bigarren porrota jarraian jaso zuten zapatuan Salamankan, Aquimisa Laboratorios taldearen aurka. Oñatikoek partidua irabazteko aukera izan zuten baina azken saskiratzean huts egin eta etxera esku hutsik bueltatu ziren partidua oso parekatua izan arren. Hala ere, gogotsu daude datorren astean sailkapenean bigarren postuan dagoen Zornotzaren aurka jokatuko dutelako Zubikoan eta hauei irabaziz gero, pauso handi bat emango dutelako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak