Werner Herzog zuzendariaren La cueva de los sueños olvidados dokumentala izango da hiru dimentsiotan Oñatin botako duten lehen filma. Otsailaren 28an izango da emanaldi hori, zineklubean, eta sarrera sei euro izango da.
Natur eskolak antolatutako ingurumen jardunaldien barruan sartzen da dokumental horren emanaldia. Natur eskolak berak, udaleko kultura sailak eta eta zineklubak elkarrekin egin dute lana dokumental hori ekartzeko eta zuzendari alemaniarrak grabatu zuen bezala pantailarazteko, hau da, hiru dimentsiotan.
Bi emanaldi
Dokumental hori otsailaren 28ko zineklubean botako dute lehen aldiz, 20:00tan. Eta bigarren emanaldia hurrengo egunean izango da, martxoak 1, 19:30ean. Bi emanaldi horietan zine sarrerak izango duen prezioa sei euro izango da.
Ingurumen jardunaldiak
Gaur kultura etxean zabalduko duten erakusketak emango dio hasiera XVII. ingurumen jardunaldiari. Giza eboluzioa eta ingurunearen aldaketa izango dira aurtengo gaiak eta hitzaldiak, irteerak eta zuhaitz azoka eta landaketa ere antolatu dituzte.
Irteeretako bat Burgosera izango da, martxoaren bigarren asteburuan. Joateko, izena eman behar da martxoaren 1a aurretik, plazak mugatuak dira-eta. Telefonoa, hauxe: 943 71 64 04.
Ingurumen hamabostaldiko ekitaldi guztiak agendan dituzue