Gerriko kantoitik izango dute sarrera egiten ari diren 20 garejeek

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko otsailaren 18a

Garajeak egiten ari diren tokian ortuak zeuden lehen eta gero ere egongo dira. Izan ere, lur azpiko garajeak dira eta behin lanak bukatuta, ortuak edo berdeguneak lehengo tokian mantenduko dituzte.

20 garaje itxi egiten ari dira Santa Marina arean. Urte hasieran hasi zituzten lanak eta azken egunetako eguraldi txarrak lanak apur bat atzeratu dituen arren, udarako bukatuta egongo dira.

Ibilgailu bakarra sartzeko tokia izango du 20 garajeetako bakoitzak, eta Gerriko kantoitik izango dute sarrera. Garajetik irtetzean, Kale Barria gurutzatu eta Atzeko kalera helduko dira autoak, handik kanporako bidea hartzeko. Garajeak egiten ari diren tokian ortuak zeuden lehen eta gero ere egongo dira. Izan ere, lur azpiko garajeak dira eta behin lanak bukatuta, ortuak edo berdeguneak lehengo tokian mantenduko dituzte. Garajeak dagoeneko salgai daude eta interesa duenak Italde enpresa etxegilean eman behar du izena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak