Elkarretaratzea Oñatin, egun jendeak bizi duen egoera ekonomikoa salatzeko

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko otsailaren 16a

Oñatiko krisiaren aurkako plataformak deituta egin dute eguerdian elkarretaratzea Foruen plazan, 'genozidio finantzieroen aurka'. Herritarrak eta herri eragile ezberdinetako ordezkariak batu dira pankartaren atzean. Oñati ere ez dela paradisua adierazi dute plataformako ordezkariek.

Ordu erdiz egon dira Foruen plazan egun jendeak bizi duen egoera ekonomiko latza salatzeko. "Komunikabideetan sarri ikusi dugu Oñatin ez dagoela arazorik, baina Oñati ez da paradisua, badakigu hainbat herritar zein egoeratan dauden", adierazi du Oñatiko krisiaren aurkako plataformako kide Mariasun Zelaiak.

Zelaiak adierazi duenez, Kaleratzeak Stop taldeak gaur hiriburuetan deitu dituen manifestazioak aintzat hartuta antolatu dute eguerdiko ellkarretaratzea. "Kaleratzeak Stop taldeak egiten duen lanean lagundu gura dugu guk, eta jakinda askok ezingo zutela joan manifestazioetara, pentsatu dugu herrian egitea elkarretaratzea, bizi dugun egoera salatzeko", azaldu du Zelaiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak