Oñatiko ur zikinak Epeleraino bideratzeko ponpaketa estazioa eraiki zen Zubillagan orain urtebete. Bertatik araztegiraino ia lau kilometroko hoditeria bikoitza lurperatu zuten. Ponpaketa estazio, dena den, oraindik martxan jartzeko zegoen.
Orain lanean hasi da eta Oñatiko ur zikinak araztegiraino helarazten ditu. Horrek esan nahi du herriko ur zikinak ez direla jada errekara isurtzen, zailtasun tekniko batzuk tarteko, zenbait etxetako hondakin urak izan ezik. Zubillagako ponpaketa estazioa lanean hasi arte herriko kolektoreak jaso jasotzen zituen herriko ur zikinak, baina Zubillaga parean errekara isurtzen zituen. Halakorik ez da izango aurrerantzean.