Arratsaldean Zubillaga eta Urkulu arteko bidetik kendu behar izan dituzte udaltzainek erorita oztopo egiten zuten beste zenbait zuhaitz. Herri barru zein auzoetara bidean, goizean ere eroritako arbola eta adarrak izan dira eragozpen. Herri sarrera-irteerei dagokienez, berriz, udanan ere izan dira arazoak, autobus bat gurutzatuta geratu da-eta egunaren hasieran. Autobusek, bik, izan dute arazoa unibertsitatea eta hilerria arteko biribilgunean ere. Ez aurrera ez atzera geratu dira goizean. Zenbait denboraz itxita eduki dute aldapa hori. Autobus linea batzuk geldirik egon dira eta beste batzuek atzerapenak izan dituzte. Gainera, goizeko 10:00ak arte Foru Aldundiaren elurra kentzeko makina ez da Elorregi eta Oñati arteko zatia garbitzera joan.