Udaltzaingoaren arabera askotarikoak izan dira asteburuko apurketak:"Gasaren tapak, Caritasen lokaleko kristalak, lorontzi batzuk, baranda bat, lokal baten sarrera".
Azken horretan gainera bertan zegoen ardoa hartu ei zuten, eta udaltzaingoaren arabera, bertaratutakoan Kintoen makilak topatu zituzten barruan.
Hainbat salaketa jarri omen dituzte udaletxean, eta ikerketa egingo dute orain, gertaeren atzean zeintzuk dauden jakin ahal izateko. Eta ikerketa egingo dute, baita ere, sei autorekin gertatua argitzeko. Kalean hiru, Arantzazun bi eta Arrikrutzen bestea, apurketekin agertu ziren (kristalak); egileek zer batzuk eraman omen zituzten gainera, "pen-drive bat,...". Udaltzaingoaren arabera, eramandakoa baino garrantzitsuagoa izan zen ibilgailuei eragindako kaltea.