Euskararen aldeko lana herritarrei gerturatzea lortu zuten Elkar Heziko ikasleek

Leire Kortabarria 2013ko otsailaren 11

Euskararen inguruan ikasgelan egindako lana herriari gerturatzea eta eskaintzea lortu zuten egubakoitzean Elkar Hezi ikastetxeko ikasleek, 'Euskara ixuketan' jardunaldian. Maila handiko mahai-inguru interesgarria egin zuten, eta euskara sustatzeko egindako lanarengatik 11 lagun eta erakunderi sariak eman zizkieten.

 

Andoni Salamero arduradunak "oso balorazio positiboa" egin du: "Mahai-inguruko kideak –Alex Sardui, Peio Ospital eta Jon Maia– puntakoak izan ziren, eta belaunaldi desberdinak ordezkatzen zituzten. Eta azpimarratuko nuke ze ondo aritu ziren ikasleak, egin zutena ez delako erraz egitekoa", esan digu.

Komunitatearen saria 

Euskara ixuketan sariekin, honakoak eskertu zituen Elkar Hezik: Juanito Zelaia, Oñatiko natur eskola, Oñatiko euskaltegia, Michichou sendia (Marokotik etorritakoak), Agustin Zamora, Jerardo Elortza, mahai-inguruko hiru mahaikideak eta Berritzeguneak (Josune Alberdik jaso zuen saria). Salamerok honela azaltzen du: "Piztu duten bidea errekonozitu gura izan dugu, baina, saria erakunde akademiko batek eman zien arren, hizkuntza komunitate bat denez, denok emandako saritzat dugu".

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak