Markagailuak garbi erakutsi zuen zapatuan Zubikoan ikusi genuen Natra Oñati ez zela ohikoa. Taldeak galduta eta psikologiko baju zegoenaren itxura eman zuen lehenengo minutuetatik. Baloi asko galdu zituen eta jaurtiketetan ere ez zuen asmatu. Atakean freskotasun falta erakutsi zuten etxekoek eta ondo aprobetxatzen jakin zuten bizkaitarrek. Eragina izan zuen, duda barik, taldearentzako ikur diren Ander Gartzia aulkian min hartuta egoteak eta Imanol Zeziagak, jokatu zuen arren, gaixorik, kalenturaz jokatzeak.
Hori ikusita, merezitako emaitza, nahiz eta bi taldeen arteko aldearen erakusle ez izan.
Beheranzko bilakaera
Oñatiarrek ez zuten lortu, zaleen harridurarako, laurden bat ere irabazterik. Etxekoendako lehenengoa izan zen txukunena; nahiz eta, kontraerasoekin, arerioek segituan apurtu zuten partidua. Ondorioz, trabatuta ibili ziren bigarrenean ere.
Atsedenalditik indartsu itzuli zirelakoan, egoerari buelta ematen saiatu zen behin eta berriz Natra Oñati baina arerioek gogor erantzun zioten, besteak beste, ondo asmatutako hirukoekin.
Azkenekora 20 punturen aldeaz helduta, nahi baina ezin oñatiarrak, jarreran zein itxuran.
Datorren astean Salamancara
Umiltasunez eta arantza kentzeko gogotsu abiatuko dira hurrengoan Salamancara; sailkapeneko azkeneko taldea den arren, oso kontuan hartzekoak izango dira fitxatu berri dituzten eskarmentu handiko jokalari amerikarrak.