Aloña Mendiko neskek Leizaran taldeari irabazi zioten egubakoitzean etxean jokatutako norgehiagokan. Denbora guztian aurretik joan ziren oñatiarrak, eta nahiz eta hasieran aldentzea apur bat kostatu zitzaien, azkenean zazpi goletako aldea atera zieten andoaindarrei, 25-18ko emaitza erdietsita. Gipuzkoako ligako azken partidua izan zen gainera, eta aurrerantzean, Bizkaikoan arituko dira.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.