Odol ateratzea egubakoitzean, 17:30etik 19:30era

Julen Iriondo 2013ko otsailaren 11

Odol-emaileek egubakoitz honetan izango dute hurrengo hitzordua, Txantxiku ikastolan. 17:30etik aurrera egongo da aukera odola emateko, 19:30era arte.

Uda arteko beste ateratzeak izango dira data hauetan: martxoaren 8an, apirilaren 19an, maiatzaren 17an eta ekainaren 14an. Odol-emaileen kopurua gora doa Oñatin poliki-poliki, baina pozik hartuko lituzkete berriak ere. Animatu egiten dituzte herritarrak odol-emaileen taldekoek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak