Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN) aurkezteko ekitaldian egon ziren Nerea Zubia, Euskara eta Hezkuntza zinegotzia; Udal Gobernu Taldeko kideak; Xabier Zabaleta euskara teknikaria eta EBPNaren batzarretan parte hartu duten hainbat herritar egon ziren. Horiei eskerrak eman zizkien egindako lanarengatik.
Horiek guztiak lortzeko, euskararen erabilera "esparru guztietara" zabaltzea ezinbestekoa dela uste dute. "Guztion parte-hartzea eta inplikazioa beharrezkoa da. Orain arte egin duguna pausu bat izan da. Aurkezpen-ekitaldia zerbaiten amaiera baino, etapa berri baten hasiera da", esan zuten aurkezpenean.
Tranmisioaren garrantzia
Euskararen erabilera indartzeko, transmisioak duen garrantzia azpimarratu zuten: "Guraso euskaldunak dauden familietan, euskara familia-hizkuntza bihurtzea; guraso erdaldunek euskararen aldeko jarrera izatea; eta gurasoen artean euskararen ezagutza areagotzea ezinbestekoa da".
Sare gisa antolatuko dute
Ekainean eta irailean egindako batzarretan parte hartu zutenen ondorioetako bat izan da "sare gisa antolatzearen beharra". Hori horrela, lehen ekimena martxan ipini dute: Mintzalagun taldea. "Prozesuan behin baino gehiagotan aipatu zuten berbalagun taldeen falta. Hori horrela, laster hasiko gara Mintzalagun taldearekin", esan zigun Nerea Zubiak.
Esparru ezberdinetan lan egingo dute. "Plan Nagusia egiteko piztu dugun su-garra, bizirik mantendu behar dugu guztion inplikazioarekin", gaineratu zuen.