Kanadako The Mahones punk-folk taldeak Angels & Devils izeneko diskoa aurkeztuko du datorren egubakoitzeko kontzertuan. Talde horrekin batera joko dute Arrasateko Never Surrender eta Aretxabaletako No Hope taldeek. Biek disko berria aurkeztuko dute. Kontzertua otsailaren 15ean izango da gaztelekuan, 22:00tan. Sarrerak 10 eurotan daude salgai.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.